ANDER ERZILLA DURANGARRAK ‘DURUNDI’ LANA KALERATU DU
Musikariak lau kantuko diska laburra osotu du Elena Olabe durangarraren hiru poema eta Luigi Anselmiren beste bat musikatuz. Bere hiru alaben laguntza izan du diska grabatzeko: Matxalenek biolontxeloa jotzen du; Jonek, tronpeta eta Izarok abestu egiten du. Diska osoa ohiko plataforma digitaletan aurkitu daiteke. Ander Erzillarekin izandako elkarrizketa duzue jarraian entzungai.
Audioak
| Izenburu | |
| ‘Durundi’ diskari buruzko elkarrizketa. |