LUIS IBAÑEZEK GIDATUTAKO JAIOTZEN IBILBIDE GIDATUA
Durangon zehar jarrita dauzkan 10 jaiotzak izango dira bisitaren protagonistak. Bakoitzaren ezaugarriak azaldu eta parte hartzaileen galderei erantzungo die belenista durangarrak. Ibilbidea Nagusien Zentroko kafetegian abiatzen da eta hitzordua ostegunean, abenduaren 22an, arratsaldeko bostetan da. Egindako elkarrizketan aurtengo jaiotzei buruz hitz egin digu Luis Ibañezek.
Audioak
Izenburu | |
Entzun aurtengo jaiotza ibilbideari buruzko xehetasunak. |