URTE BERRIARI AURRE EGITEKO PREST DAGO ALPINO TABIRA
Pasaden abenduaren 15ean burututako Batzar Nagusian klubaren kontuen egoeraren berri eman zuen zuzendaritzak eta 2025eko egutegia aurkeztu eta onartu zen. Bide-orri horrekin dena prest dute urtarrilaren 1ean Urkiolagirren urte berriari ongietorria emateko. Klubeko IƱaki Calvok eta Inazio Arrizabalagak uztailean eta abuztuan hainbat egunetako zeharkaldiak proposatu dituztela aipatu dute egutegiko nobedade garrantzitsuenen artean.
Audioak
Izenburu | |
Alpino Tabira Mendizale Taldearen Batzar Nagusia. |