BIZKAIKO KOSTALDETIK IBILBIDEA PRESTATU DU ALPINOK
Alpino Tabira Mendizale Taldeak larunbaterako antolatu duen Portugalete eta La Arena arteko ibilbidean parte hartzeko izen ematea asteartean irekitzen du. Taldea garraio publikoan mugituko dela aurreratu du Julen Fernández Etxebarria presidenteak. La Arenara iristerakoan mendizaleek denbora libre izango dute bazkaltzeko, bainua hartzeko edo nahi dutenerako.
Audioak
Izenburu | |
Kostaldera irteera Alpinorekin. |