EUSKARAREN HERRI HIZKERAK EZAGUTZEKO AUKERA ‘EUSKARA IBILTARIA’ ERAKUSKETAN
Euskaltzaindiak osotu duen usaindu eta dastatu daitekeen erakusketa interaktiboa Plateruena Kultur Aterpean ikusgai dago maiatzaren 15era arte ostegun, ostiral eta larunbatetan. Durangoko Turismo Bulegoak doako bisita gidatuak ere antolatu ditu apirilak 27, maiatzak 3 eta maiatzak 9rako. Aurkezpeneko prentsaurrekoan Durangoko Mireia Elkororiribe alkatea, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Alvaro Parro Laboral Kutxako Bizkaiko komunikazio arduraduna eta Adolfo Arejita ‘Euskararen Herri Hizkeren Atlasa’ egitasmoaren zuzendaria izan ziren.
Audioak
Izenburu | |
‘Euskara ibiltaria’ erakusketaren aurkezpena. |
Irudi galeria