Edukien bilatzailea

Inprimakia
INSTITUTOKO IKASLEEK WIKIPEDIARAKO EGINDAKO MARRAZKIEN ERAKUSKETA SAN AGUSTINEN

Durangoko Wikiemakumeok taldeak batxillergoko lehenengo mailako marrazki artistikoko ikasleei proposamena luzatu zien: Euskarazko Wikipediarako egiten dituzten emakumeen biografien artikuluentzat erretratuak egitea. Guztira 18 lan sortu dituzte gazteek eta aste honetan San Agustin Kultur Guneko sarreran daude ikusgai arratsaldero. Maite Urizar irakasleak kontatu dizkigu xehetasun guztiak.

Audioak
Izenburu Reproductor
Wikipediarako erretratuen erakusketa.