BOGORODITSIEREN ‘GLOSSARIA’ IKUSKIZUNA SAN AGUSTINEN ESTREINATUKO DA
Durangoko abesbatzak bere 30. urteurrenaren ospakizuna indartsu hasiko du obra berri baten estreinuarekin. Emanaldia zapatuan izango da, arratsaldeko zazpietan, San Agustin Kultur Gunean eta XVII. mendean euskal balezaleen eta islandiar herriaren arteko harremanak estutzeko sortu zuten pidgin sasihizkuntzaren historia du ardatz. Jon Ugarriza taldeko kidearekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Audioak
| Izenburu | |
| ‘Glossaria’ lanaren estreinua. |