MUSEOKO 40. URTEURRENAREN LEHEN ERAKUSKETA ABIAN DA
‘Giovanni Battista Piranesi: Erroma amestua’ erakusketak XVIII. mendeko artista eta arkitektoaren grabatuak batzen ditu, pertsonai garrantzitsu baina askorentzat ezezagunaren obra erakusteko asmoarekin. Urteurrena borobiltzeko Oteiza eta Pilar Zubiaurre izango dira aurtengo beste erakusketen protagonista. Piranesiren erakusketa apirilaren 26ra arte egongo da ikusgai. Durangoko Arte eta Historia Museoko Garazi Arrizabalaga zuzendariak emandako xehetasun guztiak entzungai dituzue elkarrizketan.
Audioak
| Izenburu | |
| Museoaren urteurrena eta Piranesiren erakusketa. |