Edukien bilatzailea

Inprimakia
LAUKOTE PORTUGALDAR BATEK BOROBILDUKO DU ‘DURANGO HIRIA’ TXISTU KONTZERTUAREN LARUNBATEKO EGITARAUA

Silboberri Txistu Elkarteak antolaturiko emanaldia arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da San Agustin kultur gunean. Lehenengo zatian txisturako hiru obra joko dira (2 estreinuak izango dira) eta bigarrenean Galandum Galundaina taldeak Portugaleko iparraldeko konpozizio klasikoak eta euren kantu propioak eskainiko dituzte. Silboberriko Maribel Roldán koordinatzaileak durangar guztiak gonbidatu ditu.

Audioak
Izenburu Reproductor
‘Durango Hiria’ kontzertuaren xehetasunak Maribel Roldán-en eskutik