ESKUALDEKO PERTSONA NAGUSIEK OSTIRAL EGUERDIAN IRAKURRIKO DUTE MANIFESTUA ANDRA MARIAN
Urriak 1 Pertsona Nagusien Naziorteko Eguna da eta ostiralean burutuko dira ekimenik garrantzitsuenak. Eskualdeko herri desberdinetatik oinez abiatuko diren ibilbideek Durangon egingo dute bat aurten. Eguerdiko hamabietan parte hartzaile guztiek Andra Mariako elizpean batuko dira irakurriko duten manifestua entzuteko. Manifestuak zaintza eta menpekotasuna, pentsioak eta genero arrakala izango ditu ardatz. Pentsiodunen mugimenduko Matias Oregi, Matienako nagusien elkarteko Luisa Miguel eta Zorione Urrutxurtu eta Bizidun elkarteko Koldo Goikolearekin errepasatu ditugu antolaturiko ekimen guztiak.
Audioak
Izenburu | |
Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunari buruzko elkarrizketa |