‘DURANGOTIK HEGOALDERA’ LEHIAKETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO
Medicus Mundi Bizkaiak eta Durangoko Udalak antolatu dute 19 eta 30 urte bitarteko gazteek Hegoaldeko herrialdeen osasun eskubideaz eta errealitateaz kontzientziatzeko. Talde irabazleak Medicus Mundi Bizkaiak Guatemalan dituen proiektu desberdinak bisitatzeko aukera izango du. Lehiaketaren lehen fasean bideo bat grabatu beharko dute parte hartzaileek. Lehiaketari buruzko azalpen guztiak Irati Álvarez garapenerako komunikazio eta hezkuntza teknikariak eman dizkigu.
Audioak
Izenburu | |
‘Durangotik hegoaldera’ lehiaketaren xehetasunak. |