BIDEZKO MERKATARITZA DENDA ZABALDU DU SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAK
DBHko 3. mailako ikasleek kudeatuko dute denda abenduaren 20ra bitartean. Ekimen honekin bidezko merkataritza ezagutarazi eta justizia bultzatzen duen mugimendu honi buruz kontzientziatu nahi da. Dendara hurbiltzen direnek produktu asko aurkituko dituzte, besteak beste: Kafea, pasta, txokolatea, tea edo gailetak. Noa eta Lucia ikasleekin eta Mertxe Sagastizabal irakaslearekin berba egiteko aukera izan dugu.
Audioak
Izenburu | |
Entzun bidezko merkataritzari buruzko elkarrizketa. |