KOLON-ONDESTEKO MINBIZIAREN PREBENTZIO-PROBA EGITERA ANIMATZEKO KANPAINA
Durangoko Udala eta Minbiziaren Aurkako Elkartea lankidetzan ari dira urtarrilaren 29ra arte luzatuko den kanpaina honetan eta horretaz gain, elkarteak atentzio guneak dauzka txandakako asteazken goizetan Andragunean eta Otamotzena auzogunean. Bertan elkarteak informazioa eman, galderak erantzun edo laguntza behar duenari laguntzeko prest dago. Elkarteko Arantza González eta Oihana Urrazarekin izandako bi elkarrizketak dituzue entzungai. Lehenengoan kolon-ondesteko minbiziari eta prebentzio-probari buruzko informazioa duzue eta bigarrenean Minbiziaren Aurkako Elkarteak Durangon eskaintzen dituen zerbitzuei buruz hitz egin dugu.
Audioak
Izenburu | |
Kolon-ondesteko prebentzio-probari buruzko elkarrizketa. | |
Minbiziaren Aurkako Elkarteak Durangon egiten duen lanari buruzko elkarrizketa. |